Autozaintza lantzeko ikastaroa, asteazkenean
Ainhoa Gorostidik gidatuko du saioa, Jabekuntza Eskolan, 17:30etik 19:30era. Hurrengoa azaroaren 30ean izango da.
Asteazkenean, Autozaintza gure ongizatearen oinarri ikastaroa egingo da Jabekuntza Eskolan, 17:30etik 19:30era, Ainhoa Gorostidiren gidaritzapean. Bakoitzaren burua elikatu ahal izateko eta nork bere burua zaintzeko gaitasuna garatzeko tresnak erakutsiko ditu. “Autoezagutzarako gonbidapen bat da”, Eskolak azaldu duen bezala. Ahlamenak, beharrak eta nork bere buruaz zaintzeko gakoez jabetzeko lanketa egingo dute, “horretarako, emozioak, aldaketarako motibazioa eta autozainketarako tresnak” eskainiz.
Hurrengo saioa azaroaren 30ean egingo dute. Izena emateko jabekuntzaeskola@ordizia.eus helbidera idatzi daiteke.