Goi mailako kirola eta ikasketak uztartzen
Goierriko Campuseko Mekanikako Ingeniaritza Graduko 5 ikaslek goi mailako kirola eta ikasketak uztartzearen inguruko solasaldia izan dute Goierri Eskolan.
Joseba Reguillaga, Mikel Olaetxea, Ander Rekondo, Unai Reguillaga eta Beñat Senar.//Goierri Eskola Goierri Eskolak goi mailako kirola eta ikasketak uztartzearen inguruko solasaldia egin du gaur eguerdian. Goierriko Campuseko Mekanikako Ingeniaritza Graduko 5 ikaslek goi mailako kirolarekin eta ikasketekin izan duten esperientzia azaldu dute: Joseba Reguillaga Eizagirrek (judoa), Mikel Olaetxea Baldak (txirrindularitza), Ander Rekondo Herrerok (arrauna), Unai Reguillaga Eizagirrek (judoa) eta Beñat Senar Apalategik (pilota).













