Goierriko lau udalerrik tokiko komunitate energetikoak sortzeko aukera izango dute
Altzagako, Aramako, Olaberriko eta Ormaiztegiko herritarrek eta negozio txikiren bat dutenek parte har dezakete komunitatean. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2,8 milioi euro bideratuko ditu herrialdeko hogei udalerritarra. Edinorrek eta Viuda de Sanz enpresak kudeatuko dituzte komunitateak.
Altzagako, Aramako, Olaberriko eta Ormaiztegiko herritarrek eta negozio txikiren bat dutenek Tokiko Energia Komunitate batean parte hartzeko aukera izango dute. Oraingoz, interesa eduki eta dagokion garaian izena ematea da egin dezaketen gauza bakarra.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2,8 milioi euro bideratuko ditu herrialdeko hogei udalerritarra, tartean Goierriko lau horietara, eta Edinorrek eta Viuda de Sanz enpresak kudeatuko dituzte komunitateak, haiek baitira aldundiaren lehiaketa irabazi dutenak.
Denera 47 instalazio fotovoltaiko jarriko dira. 1,1 MW sortuko dute eta bi mila etxebizitza eta negozio txikiri emango diete energia. Tokiko energia-komunitateak Edinorren TEK ereduaren arabera eratuko dira. Eredu horrek energia berriztagarriaren autokontsumo partekatua dakar, foru-ekimenean parte hartzen duten udalek lagatako eraikinen estalkietako instalazio fotovoltaikoetatik abiatuta.
Instalazio fotovoltaikoetatik 1.000 metrora dauden auzotarrak eta merkatariak egin daitezke TEKeko bazkide, eta faktura elektrikoaren %25eko murrizketaz baliatu daitezkeela nabarmendu dute.