Ordiziako Mendi Astea, azaroaren 28tik abenduaren 1era
Lau ikus-entzunezkoren proiekzioak antolatu ditu Ordiziako Mendizaleak taldeak aurtengo mendi asterako. 'Goierriko Mendizale Beteranoak taldea berriro martxan' izango da lehenengoa.

Ordiziako Mendi Astea azaroaren 28tik abenduaren 1era ospatuko da, Ordiziako Mendizaleak taldeak antolatuta. Lau ikus-entzunezko proiektatuko dituzte lau egun horietan, Barrena kultur etxean, 19:30ean.
- Azaroak 28: GMB Goierriko Mendizale Beteranoak taldea berriro martxan ikus-entzunezkoa eta solasaldia.
- Azaroak 29: Madeira. Bidaia Bertikala ikus-entzunezkoaren proiekzioa, Ainhoa, Ibai eta Iheraiekin.
- Azaroak 30: Pamir distantziak ikus-entzunezkoaren proiekzioa, Joseba Iztuetarekin.
- Abenduak 1: Broad Peak zeharkaldi handia, Juan Vallejorekin.