'Orreagatik iragan hurbilera' antzezlana Zegaman
Segurako Historia Oroituz elkarteak Orreagatik iragan hurbilera lana antzeztuko du ostiralean, 19:00etan, Zegamako herri eskolako patioan.
Sarrerek 8 euro balio dute (16 urtetik beherakoentzat, doan). Salgai daude jada, udaletxean. Egunean bertan patioko sarreran salduko dituzte.
Segurako Historia Oroituz antzerki taldeak urrian estreinatu zuen Orreagatik iragan hurbilera antzezlana. Haurrek Orreagako guda antzeztu zuten eta helduek, berriz, egungo eszenak.