Urretxu eta Zumarragako Hopelessness taldeak Mukuru lana argitaratu du Basque Metal Country zigiluaren bidez. Death/doom metal melodikoa jorratzen dute, eta ildo horretakoak dira bost abesti berriak. Ingelesa albo batera utzi dute, eta letrak euskaraz eta latinez dira.
Patxi gitarristaren Txopin Etxean grabatu dute lana, eta Aimar Ibarzabal (Ilun Produkzioak) musikari eta teknikariak nahastu zein masterizatu du. Azala eta ilustrazioak, berriz, Ramon Sanchez artistak egin ditu.
Gaur egun, lau musikarik osatzen dute banda: Txemi (bateria), Aitor (baxua), Ion (gitarra) eta Patxi (gitarra). Igor abeslari ohiak Errituala, Punitio Perpetuum, Plenum Vacuum eta Lur Atsekabetua abestietan kolaboratu du.
Diskoa entzuteko, sakatu hemen.