Zaintzaren kalitatearen neurketa egingo dute Idiazabalen
Guztira 52 etxe bisitatutako dituzte. Jarraipenaren helburua da arreta baldintzak, etxebizitzako bizikidetza eta bizigarritasun baldintzak egokiak direla egiaztatzea, besteak beste.
Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaren kalitatearen neurketa egingo dute Idiazabalgo gizarte zerbitzuek. Mendekotasuna duten eta laguntzarako prestazioak jasotzen dituzten pertsonak bizi diren etxeetara, zaintzaren kalitatea neurtzeko bisitak egingo dituzte datozen asteetan. Guztira 52 etxe bisitatutako dituzte.
Jarraipenaren helburua da arreta baldintzak, etxebizitzako bizikidetza eta bizigarritasun baldintzak egokiak direla egiaztatzea, ematen den zaintzaren kalitatea bermatzea eta arreta gabezia egoera posibleei aurre hartzea.
Mendekotasuna duten eta babesa jasotzen duten 52 pertsona daude Idiazabalen: horietatik 28 pertsonek familian zaintzeko laguntza jasotzen dute; eta gainontzekoek, 24, zaintzaile profesional bat kontratatzeko laguntza jasotzen dute.
Laguntza horien inguruko informazio gehiago nahi duenak, udaleko gizarte zerbitzuetara jo dezake.