Albisu binakako txapelketan ariko da, Irribarria ez
Pilotari ataundarrak Urrutikoetxearekin osatuko du bikotea. Bi-bitako txapelketa ostiralean hasiko da, eta finala apirilaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan.
Batek kale, besteak bale. Iker Irribarria pilotari aramarrak ez du jokatuko aurten EPELen Eskuz Binakako Txapelketarik. Gaur jakinarazi dituzte Aspe eta Baiko pilota enpresek lehian ariko diren pilotariek izenak, eta aramarra ez dute koadroan sartu. Beste urte batez bi-bitakoa jokatuko duena Jon Ander Albisu ataundarra da. Oraingoan Mikel Urrutikoetxea zaratamarra izango du bikote. Txapelketa ostiralean hasiko da, eta finala apirilaren 2an jokatuko da, Nafarroa Arenan, Iruñean.
TXAPELKETAKO BIKOTEAK
Aspe enpresakoak
- Elordi-Zabaleta
- P. Etxeberria-Rezusta
- Ezkurdia-Martija
- Altuna III.a-Tolosa
Baiko enpresakoak
- Jaka-Aranguren
- Laso-Imaz
- Peña II.a-Mariezkurrena II.a
- Urrutikoetxea-Albisu