Ataungo inkesta sozioekonomikoa betetzeko epea gaur bukatuko da
Galdetegia paperean, telefonoz edo on-line erantzun dezakete herritarrek.
Ataungo egoera sozioekonomikoari buruz azterketa bat egiten ari dira, udalaren eskariz. Herritarrek ere badaukate parte hartzeko aukera, eta galdetegia betetzeko deialdia egina du udalak, norbanakoentzat eta eragileentzat.
Diagnosia egiteko datuak jaso nahi dituzte, hurrengo urteetarako «bultzadak» identifikatzeko eta abiarazteko. Galdetegia anonimoa da. Erantzuteko epea gaur, azaroaren 22a, asteartea, bukatuko da. Internet bidez, telefonoz edo paperean bete liteke galdetegia.