Bizikletentzako aparkaleku estaliak
Goen kalean, Altamirako anexoan eta Majori kiroldegian jarri ditu Ordiziako Udalak. Urdaneta kalean eta plazan ere jarriko dituzte.
Ordiziako Udalak bizikletentzako aparkaleku estaliak jarri ditu, Mugikortasun Planaren barruan, Jasangarritasun Batzordean aztertu ondoren. Goen kalean, Altamirako anexoan eta Majori kiroldegiko sarreran jarri dituzte. Beste bi lekutan ere jarriko dira: Urdaneta kalean eta plazan.