Emakundek 'Zer ez duzu ulertu nahi? Soilik bai da baietz' kanpaina jarri du martxan
Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunderen bitartez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDELek egindako kanpaina da.
Emakundek Zer ez duzu ulertu nahi? Soilik bai da baietz kanpaina jarri du martxan. Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguneko kanpaina erakundeen artekoa izango da aurten. Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunderen bitartez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDELek kanpaina koordinatua egin dute. Kanpaina bateratu honek zuzenean hitz egiten die gizonei eta esaten die “bakarrik bai dela baietz” eta “ezetz esateko modu asko daudela, baina bat bakarra ulertzeko”. Kanpaina honetan, gizonak dira, emakumeekin batera, beste gizon batzuei galdera hau egiten dietenak: “Zer ez duzu ulertu nahi? Soilik bai da baietz”.