Irakurketa ezberdinak egin dituzte eragile feministek Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren bueltan
EUDELek, Bilgune Feministak, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, Euskal Herriko Neska Gazteek edota Emakundek egunaren bueltako adierazpenak argitaratu dituzte. Agenda bateratua, albistean.
Euskal Herri mailako eragile feministek ostiralean izango den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren bueltako adierazpenak zabaldu dituzte. Eragile bakoitzak egunaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko irakurketa propioa egin du, fokua lanketa ezberdinetan jarrita. EUDELek, Bilgune Feministak, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, Euskal Herriko Neska Gazteek edota Emakundek egunaren bueltako adierazpenak argitaratu dituzte.
Hainbat ekintza egingo dira Euskal Herri eta eskualde mailan ostiralean bertan, aurretik zein ondoren. Hemen Goierriko ekintzen agenda, bateratuta:
Bihar, azaroak 23
- Beasain: Asmubeko abesbatzaren emanaldia, Kristina Galarraga idazlearekin, Igartza Jauregian, 18:00etan.
- Lazkao: Indarkeria matxista Berdintasun Legearen baitan. Lorpenak eta lorkizunak hitzaldia, 19:00etan, kultur etxean.
- Zumarraga: El acusado filma Zelai Arizti aretoan, 20:00etan.
Etzi, azaroak 24
- Legazpi. Haztegi Ikastolako ikasleen sentsibilizazio kanpaina, Euskal Herria plazan, 11:30ean. Giza katea segidan, kiroldegiraino.
Ostirala, azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna
- Beasain: Ahlam, bizitza batekin amestuz erakusketa, Igartzako Burdinolan, egun osoan zehar.
- Beasain: Esku dantza, Erauskin plazan, 19:00etan.
- Idiazabal: Mural margoketa goizean.
- Ataun: Indarkeria matxistaren inguruko lanketa eta kartelgintza, gaztelekuan, 16:30etik.
- Lazkao: Eskulan ikastaroa, plazan, 17:00etan.
- Lazkao: Gazte saretze tailerra, kultur etxeko erakusketa aretoan, 18:00etan.
- Ezkio: Otempodiz emanaldia, kaskoan, 18:00etan.
- Legazpi: Txapa banaketa Euskal Herria plazan, 18:50ean.
- Legorreta: pailazoen ikuskizuna, Herri Antzokian, 19:00etan.
- Itsasondo: Zer dakigu indarkeria matxistaz? kafe tertulia Bizi Nahi elkartean, 17:30ean.
- Ordizia: Mobilizazioaren aurretik, 18:00etan, plazan, zapi moreak jarriko dira salgai.
ELKARRETARATZEAK, MANIFESTAZIOAK ETA ONDORENGO EKINTZAK:
- Ataun: Elkarretaratzea San Martingo plazan, 19:00etan.
- Ondoren, brindis feminista.
- Beasain: Elkarretaratzea Erauskin plazan, 19:00etan.
- Beasain: Mobilizazioa Bideluze plazatik, 19:30ean.
- Idiazabal: Elkarretaratzea, plazan, 18:00etan.
- Itsasondo: Elkarretaratzea plazan, 19:30ean.
- Lazkao: Ekitaldia plazan, 19:00etan.
- Lazkao: Elkarretaratzea, 12:00etan, plazan.
- Legazpi: Elkarretaratzea Euskal Herria plazan, 19:00etan.
- Urretxu: Ekitaldi politikoa gaztetxean, 18:00etan.
- Urretxu-Zumarraga: Elkarretaratzea Emakumeen plazan, 19:00etan.
- Legorreta: Manifestazioa, plazatik, 19:00etan.
- Poteo feminista, 20:30ean.
- Ordizia: Manifestazioa, 19:00etan, Garagartza plazatik, Dorretxetik eta Olanotik, hiru zutabetan, Plaza Nagusian elkartzeko.
- Ondoren, Urrup Antzerki Taldearen saioa, plazan 19:30ean.
- Afaria Aldapa Haundi elkartean, 21:30ean.
- Emakumeak gaztetxean jaialdia, 23:30ean.
- Zerain: Elkarretaratzea, plazan, 19:30ean.
Larunbata, azaroak 26
- Beasain: Sormen lehiaketaren sari banaketa, Gernika pasealekuko frontoian, 18:00etan.
- Emakumeak proiekzioa frontoian bertan, 18:30ean.
Igandea, azaroak 27
- Idiazabal: Autodefentsa ikastaroa, 10:00etan.
Azaroak 30, asteazkena
- Ordizia: La violencia contra la infancia y la cultura del buen trato coo herramienta de prevención hitzaldia egingo du Save the Children-eko Chiara Calderonik, Kimetzek antolatuta, D’elikatuzen, 18:00etan.