Kalean bizi direnei buruzko 'Invisibles' dokumentala emango dute gaur Lazkaon
Areria antzokian 20:15ean da emanaldi berezia.
Noizean behin dokumental emanaldi tematikoak eskaintzeko ohiturarekin aurrera segitzeko, Lazkaoko Areria zineman gaur Invisibles lana ikusi ahalko da. 20:15ean da.
Guztia galdu dutenei aurpegia jartzeko eta ahotsa emateko saiakera dago Invisibles. Te podría pasar a ti (Ikusezinak. Zeuri gerta dakizuke) dokumentalean (Sierralta Entertainment, 2022). Madril hirian, kalean bizi diren ia hiru mila lagunetatik batzuen testigantzak jaso ditu Daniel Landa zuzendariak. Pandemiak gordindu egin dizkie baldintzak. 99 minutuko iraupena du.