Lazkao Garatuz zikloko hitzaldia indarkeria matxistaz egingo du EH Bilduk
Asteazkenean kultur etxean Oihana Etxebarrieta legebiltzarkidea izango da hizlari.
Lazkaoko EH Bilduk bihar egingo du Lazkao Garatuz zikloko hurrengo hitzaldia. Oihana Etxebarrieta legebiltzarkidea gonbidatu dute, Lazkaoko kultur etxean, 19:00etan egingo du hitzaldia. Indarkeria matxista Berdintasun Legearen baitan (EGBL): lorpenak eta lorkizunak da izenburua.