Patxi Irazabal donostiarrak irabazi du Ataungo argazki rallya
Larunbatean banatu zituzten bost sari, bi orokor eta herriko hiru. Bigarrena Karmele Begiristain ataundarra izan da.
Ataungo 18. Argazki Rallya Patxi Irazabal Campo donostiarrak irabazi du. Sailkapen nagusian bigarren lekuan ataundar bat gelditu da, Karmele Begiristain Aizpurua. Sariak emateko ekitaldia eta partaide guztien lanen proiekzioa larunbat eguerdian egin zituzten, Herri Antzokian. Rallya, berriz, urriaren 2an jokatu zen.
Sari orokorrez gain, herriko argazkilarien arteko sailkapena ere zehaztu dute. Hiru sari eman dituzte: lehenengoa Jone Galparsoro Goikoetxeari, bigarrena Antton Etxeberria Aizpuruari, eta hirugarrena Iuri Roman Jauregiri eta Egoi Aranburu Agirrezabalari (biek batera parte hartu dute).
Argazkiak ateratzeko gaiak zehaztu zizkien antolakutzak parte-hartzaileei. San Martin auzoa, simetria, sarraila, isla edo erreflexua ziren batzuk.