Zaldibian Euskaraldiko egitarauak bihar jarraituko du, haurrengan euskaraz aritzeko ohitura sustatzea hitzaldian landuta
UEMAko teknikari Eneritz Albizuk eta Gari Goikoetxeak hitz egingo dute. Ostiralean, euskaldundu diren zaldibiarren testigantzak entzuteko solasaldia antolatu dute.
Zaldibian lehengo ostiralean hasi zen Euskaraldiko egitaraua. Kanpain errotara bisita eta talo jana egin zituzten. Aste honetan bi ekitaldi izango dira. Lehena, bihar, UEMA mankomunitateko Eneritz Albizu eta Gari Goikoetxea teknikariek Nola sustatu gure seme-alabek euskaraz hitz egitea? hitzaldia egingo dute, udaletxeko aretoan, 17:00etan. Itzulpen zerbitzua edukiko dute euskaraz ez dakitenek.
Ostiralean, berriz, euskaldundu diren zaldibiarren testigantzak plazaratuko dituzte, Euskararen atarian saioan (18:30ean, udal aretoan). Euskaraz ikasi duten hiru emakumek hitz egingo dute. Ondoren, 19:30ean, Flavio Banterla herritar kantariaren bideokliparen estreinaldia izango da, plazan. Euskaraz lehenengo kantua konposatu du, eta horrekin bideoklipa herrian bertan grabatu du.
Datorren asterako egitaraua:
- Azaroak 29, asteartea. Asisko Urmenetaren Amaiur libera state liburuaren aurkezpena. Karreane kultur etxean, 18:30ean.
- Abenduak 1, osteguna. Irakurle Taldearen solasaldia Trikua esnatu da liburuari buruz, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel egileen parte hartzearekin. Karreane kultur etxeko ganbaran, 19:00etan.
- Abenduak 2, ostirala. Gaizka Arangurenen Amaiur 1522-2022. Memoria, epika eta politika hitzaldia. Udal aretoan, 18:30ean.
- Abenduak 3, larunbata. Euskararen Eguna. Kuxkuxtu txarangarekin kalejira, 19:30ean. Ondoren, 21:00etan, kantu-afaria Zubi-Buru elkartean, Kuxkuxtuk girotuta.