Goazeneko aktoreak elkarrizketatuko dituzte ikasleek
ZERAIN // Udazken kulturalaren barruan, Enurirekin elkarrizketa izango dute Zeraingo herri eskolako ikasleek bihar. Goazen telesaileko pertsonaiak dira Zuri eta Enara, bat eginda, Enuri. Maria Redondo eta Aitziber Errazkin aktoreak izango dira Zeraingo plazan, 17:30ean. Ikasleek galderak egingo dizkiete, eta ondoren dantza egiteko, kantatzeko, argazkiak ateratzeko eta sinadurentzako tartea egongo da.