Legazpiko bertsolaritzaren historia aurkeztu du Felix Ibargutxik
'Legazpiko bertsolaritza pausoz pauso' da lanaren izenburua, eta salgai jarri dute herriko liburu dendetan.
Legazpiko bertsozaleez bete zen atzo iluntzean Kultur Etxeko areto nagusia, Felix Ibargutxiren azken lanaren aurkezpenaren aitzakian. Herriko bertsolaritzaren historia bildu du 44 orrialdeko monografiko batean, eta Bertso-olariak elkartearen laguntzarekin. Legazpiko bertsolaritza pausoz pauso da lanaren izenburua, eta salgai jarri dute herriko liburu dendetan.
Ibargutxi bertsolariz lagunduta egon zen aurkezpenean. Batetik, garai bateko bertsolaritzaz jardun zuen solasaldian, Iñaki Azarola, Bittor Agirre eta Agustin Beloki bertsolari beteranoekin, eta ondoren, Jokin Matxinandiarenarekin, Asier Iriondorekin, Ane Belokirekin eta Jone Narbaizarekin, garai berriagoez. Agustin Belokiren eta Inozentzio Olearen bertso sorta bana ere kantatuko zituzten, musikarekin lagunduta.
Irudiak: Gotzon Aranburu eta Joseba Barandiaran
Bideoa: Gotzon Aranburu