Irantzu Amundarain: "Gure lana eta bizitza euskaraz egiten dugu"
Lazkaoko Zuzenki aholkularitzako langileak euskaraz bizi dira, eta lanean ere euskaraz egiten dute egunerokotasunean. Irantzu Amundarain (Lazkao, 1973) Zuzenkiko arduradunak azaldu duen bezala, ez zaie zaila egingo arigune izatea, «normalitate baten barruan» izango baita.
Zuzenki aholkularitza enpresak era askotako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du: aholkularitza fiskala, kontablea, laborala eta juridikoa; autonomoak, enpresa txiki eta ertainak eta kooperatibak; higiezinen alokairu eta salerosketa; kultur elkarteak eta fundazioak; gestori zerbitzuak; abokatu zerbitzua; aseguruak; eta komunitateen administrazio zerbitzuak kudeatzen dituzte. Lazkaoko herrigunean daukate bulegoa, Hirigoien kaleko 7. zenbakian. Aurrekoan bezala, aurtengo Euskaraldian ere arigune izateko izena eman dute.
Euskaraz bizi dira bertako langileak, eta lanean ere euskaraz egiten dute egunerokotasunean. Irantzu Amundarain (Lazkao, 1973) Zuzenkiko arduradunak azaldu duen bezala, ez zaie zaila egingo arigune izatea, «normalitate baten barruan» izango baita: «Guk lana eta gure bizitza euskaraz egiten dugu. Nahi eta nahi ez sartu beharra geneukan Euskaraldian arigune bezala, beti egiten dugun zerbait delako». Bezero batzuek gaztelerazko zerbitzua eskatzen duten arren, ez da ohikoena, orokorrean euskaraz egiten dute-eta.
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.