Mikel Urteaga omendu dute Ataungo Aizkoate elkartekoek, pandero jotzaileak elkartearekin izan duen harremana dela eta.
Gaur goizean Idiazabalgo eta Realeko beteranoek Idiazabalgo Arizkorreta futbol-zelaia lepo bete dute. Partida zail baten ondoren 0-8 galdu du etxeko taldeak.
Ander Deunaren Jaietan odolki lehiaketa eta azoka izan dituzte, Suthat batukadaren errirmora jendetza bilduz. Olano Harategiak irabazi du 35. Odolki lehiaketa eta Koldo Lasa omendu dute, urrezko odolkiarekin.
Lazkaoko Zuzenki aholkularitzako langileak euskaraz bizi dira, eta lanean ere euskaraz egiten dute egunerokotasunean. Irantzu Amundarain (Lazkao, 1973) Zuzenkiko arduradunak azaldu duen bezala, ez zaie zaila egingo arigune izatea, «normalitate baten barruan» izango baita.