Mikel Urteagari omenaldia egin dio Ataungo Aizkoate elkarteak
Mikel Urteaga omendu dute Ataungo Aizkoate elkartekoek, pandero jotzaileak elkartearekin izan duen harremana dela eta.
Mikel Urteaga omendu dute gaurkoan Ataunen, Aizkoate elkartekoek. Urteaga urte askotan zehar ibili izan da Aizkoate Kultur elkartearen ekimenetan zein Ataunen panderoa jotzen, Zumarragako Trikitixakoekin batera. Hau hala izanik, herrian denbora honetan guztian jarritako giro ona eta umorea dela eta gaurkoan bere omenezko eguna antolatu du Ataungo Aizkoate elkarteak.
Pandero jotzailearen omenaldian oroigarri bat eman diote eta bertso batzuk eskaini. Horrez gain, poteoa izan dute trikitixaz lagunduta eta 14:30etarako Aizkoate elkartera joan dira bazkaltzera omenaldira gerturatu diren guztiak. Omenduaren gertukoak, Aizkoate elkarteko kideak zein Ataungo herritarrak gerturatu dira gaurko egunera eta giro bikaina izan dute.