Ataungo Aizkoate elkartekoek Migel Urteaga omendu dute
Ataungo Aizkoate elkarteko bazkideek Zumarragako Trikitixako Migel Urteaga omendu dute gaurkoan. Izan ere, Zumarragako Trikitixak urtero Ataungo auzoetako jaietan jo du urte luzetan. Baita Aizkoate elkartean San Pedro egunean egiten duten bazkarian ere. Ataun herri berezia da Zumarragako Trikitixako kideentzat.
Pandero-jotzailearen omenaldian, oroigarri bat eman diote eta bertso batzuk eskaini. Horrez gain, poteoa egin dute trikitixaz lagunduta eta 14:30etarako Aizkoate elkartera joan dira bazkaltzera omenaldira gerturatu diren guztiak. Ekitaldian Aitor eta Kepa semeek eta Mikel Alustiza ilobak parte hartu dute.