Hotz Legazpik janari bilketa egingo du larunbateab
Arroz luzea, pasta, olioa, eta babarrun eta garbantzu latak eskatzen dituzte, Zaporeak elkartearen bidez Lesbosera bidaltzeko. Boluntarioak behar dituzte bilketarako.
Hotz Legazpik janari bilketa berria egingo du larunbatean, abenduak 3, Greziako Lesbosen dauden errefuxiatuei bidaltzeko. Arroz luzea, pasta, olioa, eta babarrun eta garbantzu lehorrak (ez latak, ezta kristalezko poteak ere) eskatzen dituzte.
Janari bilketa hau Zaporeak elkartearekin elkarlanean egingo dute, larunbatean, 09:00etatik 14:30era, herriko plazan eta Laubideko kale nagusian.
Lesboseko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi direnentzako otorduak prestatzeko laguntza diruz ere eman daiteke. Horretarako kontu bat du Hotz Legazpin Caja Ruralen: ES69 3008 0210 10 3302307719.
Boluntarioak behar ditu
Janari bilketa hau egiteko boluntarioak behar ditu Hotz Legazpik larunbat goizean, Azokan eta Hegialden lan egiteko. Bi orduko txandak egin beharko dituzte: 09:00-11:00, 11:00-13:00 eta 13:00-14:30.
Lagundu nahi dutenek Hotz Legazpiko kidekin jarri beharko dira harremanetan, edo hotzlegazpi@gmail.com helbidera idatzi.