Ana Santiago eta Lourdes Ulaziaren 'Txokomates' liburua, Durangoko Azokan
Matematikak irakasteko Santiagok sortutako metodologia eta materiala biltzen ditu 'Txokomates, Txokolate zaporeko mate laborategia' liburuak.
Goierriko beste idazle eta autore batzuk bezala, Gabiriako Ana Santiago eta Lourdes Ulazia ere Durangoko Azokan izango dira, Txokomates, Txokolate zaporeko mate laborategia argitalpena aurkezten eta liburuak sinatzen.
Legazpiko Olazabal institututan matematikako irakasle izandakoa da Ana Santiago, eta garai hartan matematika erakusteko sortu zuen metodologiari eta materialari buruzko liburua argitaratu du uda amaieran, Lourdes Ulaziaren laguntzarekin.
Bi egileak Durangoko Landakoguneko Talaian izango dira abenduaren 8an, osteguna, 15:30a eta 16:00ak bitartean liburua aurkezten. Ondoren, 17:00etatik 19:00etara liburuak sinatuko dituzte Goienkale 50ean.