Herri baratzeetako eskaria hilaren 12tik 16ra egin daiteke
LEGORRETA // Herri baratzeetan partzela batzuk hutsik daudenez, deialdia egin du udalak. Eskaerak hilaren 12tik 16ra egin behar dira, udaletxean, 8:00etatik 14:00etara. Eskaera egin ahal izateko, udalerrian erroldatuta egotea eta adinez nagusia izatea beharrezkoa da. Etxebizitzako titular bat ere onartuko da. Abenduaren 19an egingo dute zozketa, 10:00etan, udaletxeko areto nagusian.













