Beasaingo gazteak euskara eguna ospatzen ari dira
Aittu Euskara Elkarteko gazteek antolatu dute eguna. Joaldunak, trikipoteoa, bertso bazkaria eta kontzertuak dituzte Gernika pasealekuko pilotaleku txikian.
Euskaraldiaren eta Hikaldiaren amaiera, eta Euskararen Nazioarteko eguna ari dira ospatzen Beasaingo gazteak, Aittu Euskara Elkarteko gazteek antolatuta. Goizean goizetik jai giroa da nagusi herriko kaleetan. Joaldunak eta trikitipoteoa izan dituzte goizean, eta eguerdian ehun lagunetik gorako bertso bazkaria, Aratz Igartzabal, June Aiestaran eta Mikel Etxezarreta bertsolariek girotuta.
Arratsaldean, 19:00etan txaranga eta gauean, 22:00etan, Mugi Panderoa taldearekin erromeria izango dute Gernikako pasealekuko pilotalekuan.