Belaunaldi ezberdinetako sukaldariak elkarrekin
Bederatzi taldek hartu dute parte. Taldeak belaunaldiartekoak izatea zen baldintza, elkarren artean 25 urteko aldea duten hiru legazpiarrez osatuta egotea, eta gutxienez bat emakumezkoa dela. Entsalada eta patata tortilla prestatu behar izan dituzte.
GizarteLab egitasmoak bere lehen esperientzia jarri du gaur martxan Legazpin: belaunaldien arteko lehen sukaldaritza lehiaketa. Bederatzi taldek hartu dute parte. Taldeak belaunaldiartekoak izatea zen baldintza, elkarren artean 25 urteko aldea duten hiru legazpiarrez osatuta egotea, eta gutxienez bat emakumezkoa dela.
Azokan elkartu dira 12:00etan sukaldariak eta bi plater prestatu behar izan dituzte: entsalada eta patata tortilla.
Hala ere, prestatu dutena baino garrantzitsuagoa izan da prestatze prozesuan sortu den giroa, harremanak sakontzea. Herritar ugari gerturatu da Azokara eta solasaldi politak sortu dira sukaldarien eta ikusleen artean. Ezin da ukatu, usain ederra zegoela Azokan.
Dena den, lehiaketa izanik, irabazleak ere egon dira. Epaimahaikideek originaltasuna, aurkezpena, taldeko giroa eta garbitasuna hartu dituzte kontuan. Herrian gastatzeko erosketa txartelak eta zinemarako sarrerak banatu dizkiete irabazleek.
Irabazleak ondorengoak izan dira:
1. Chaimaa, Shakira eta Javi Fondón.
2. Aitor Alzelai, Lander Alzelai eta Txaro Sarasola.
3. Mireia Etxezarreta, Beatriz Perez eta Koldobike Olabide.
4. Diego de Serret, Eric Gálvez eta Amaia Zaldua.
Talde giroa hobea izan duenarentzat saria :
Nagore Nebreda, Mikel Fernández, Lourdes Etxaniz eta Mikel Markotegi.