Igartubeitin bisita gidatua eta gazta dastaketa
Doako jarduera da, baina izena eman behar da aurretik.
Ezkutuko altxorrak programaren barruan, Ezkioko Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera izango da bihar, 11:00etan euskaraz egingo den bisita gidatuarekin. Beste txanda bat izango da, 12:30ean, gazteleraz. Bisitaren barruan, gazta, sagardo edo sagar zukua dastatzeko aukera ere eskainiko dute.
Jarduera hau doakoa izango da, baina izena eman behar da aurretik, telefonoz, 943 72 20 42 zenbakira deituta, whatsapez 688 640 534ra mezua bidalita, edo e-postaz turismobulegoa@urolagaraia.com helbidera idatzita.