Gabonetako lehen Zopazoka berezia egingo dute ostegunean Seguran
Ohiko saltzaileez gain, Basabe eta Garoa ere izango dira ostegun honetako ferian.

Gabon bezperan bi Zopazoka berezi egingo dituzte Seguran, eta lehena ostegun honetan izango da, hilak 15. Hurrengoa, hilaren 22an izango da.
Etziko feria berezia 17:00etatik 19:30era bitartean egingo dute, herriko plazan, eta bertan ohiko saltzaileekin batera, Basabe eta Garoa ere izango dira. Ageda Zeberioren eztiarekin eta erleen beste produktuekin, Mendarteko Iñaki Intxaustiren barazkiekin, Beñat Telleriaren behi gaztarekin eta Itsaso Olabideren ogi, pasta eta beste produktu batzuekin ere izango dira.
Feriaren amaieran gaztaina jana egingo dute bertaratzen diren guztien artean.