Santa Lutziko herri kirol jaialdiak lepo bete du Ederrena pilotalekua
Zubimusu plazan ardi txakurren erakustaldia egin dute ardiekin, eta arratsaldean Urretxu eta Zumarragako idi proba txapelketako finala jokatuko da Zumarragako plazan.
Urretxuko Ederrena pilotalekua jendez lepo egon da eguerdi partean egin duten herri kirol jaialdian zehar. Aizkolariak eta harri jasotzaileak izan dira lehian jaialdian.
Xabier Zaldua zumarragarra eta Hodei Ezpeleta, Julen Aranberri zumarragarraren eta Mikel Larrañagaren aurka lehiatu dira aizkorarekin, eta Irati Astondoa eta Maika Ariztegi ere aritu dira aizkoran. Harriarekin, berriz, Olaia Esnaola eta Aroa Sanchez ibili dira lehian, eta
eta Joseba Ostolaza harri jasotzaileek ere parte hartu dute.Herri kirol norgehiagoka egiten zen bitartean, artzain txakur erakustaldia egin dute Zubimusu plazan, ardiekin.
Arratsaldean, Urretxu eta Zumarragako idi proba txapelketako finala jokatuko da Zumarragako plazan. 18:00etan hasiko da. Hiru idi pare lehiatuko dira: Asier Izagirre Ipeñarrietarenak, Egoitz Armaolearenak eta Iker Zubillaga Igeldorenak.