Bertako liburugintza, Goierriko azoketarako
Genero askotariko 32 liburu argitaratu dituzte 2022. urtean Goierrin. Generoz, ikerlanak eta historikoak izan dira ugarienak, beste behin. Euskaraz 19 argitaratu dira, gaztelaniaz zazpi eta elebitan bost.
Goierrin, Goierriri buruz edo eskualdeko gaiez nahiz pertsonaiez 32 liburu idatzi dira, bukatzear den 2022. urte honetan. Aurreko urteetan ere ohikoa den bezala, genero aldetik ikerlanek eta azterketa historikoek hartu dute kopuruz Goierriko bibliografia berriaren zati handiena: 10 titulu.
Literaturari dagokionez, narratibak 14 liburu gehiago batu dizkio eskualdeko ekoizpenari, eta poesia edo saiakerakoak bi izan dira. Beste hiru didaktikoak edo auto-laguntzakoak.
Hizkuntzari dagokionez, gehienak euskaraz argitaratu dituzte, 19 lan. Narratibakoak dira bederatzi liburu, tartean haur eta gazte literaturako ipuintxoak nahiz itzulitako obrak sartuta. Beste zortzi gaztelaniaz, bost elebitan, eta bat frantsesez atera dira (Idiazabalgo Sebastian Elortza fraideari buruzko biografia).
Lehen aldiz liburua argitaratu dutenen artean aurkitzen dira Mikel Alvarez beasaindarra (Euskalia), Maialen Akizu urretxuarra (Eszenatokia ipuin luzea) eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarra (Balio erantzia aforismo bilduma).
Herrika, Beasainen bederatzi liburu atera dira, Legazpin bost, edo Ezkion eta Ordizian hiruna.
Goierriko liburu azokak
Ekoitzi ez ezik, Goierriko zerrendako titulu ugari bertako liburu eta disko azoketan erosteko modua ere eskainiko dute. Ostiraletik larunbatera Ataunen, Lazkaon eta Seguran egingo dira.
Ataungo 17. Azoka Herri Antzokian jarriko dute, San Martin auzoan. Bihar (18:00-19:00), eta larunbatean nahiz igandean (11:00-14:00) irekiko dute.
Segurako 16. Azoka Botikaxaharrean egongo da, bihar (18:30-20:30), etzi (11:00-14:00 eta 17:00-20:30) eta igandean (11:00-14:00). Lazkaoko 34.Azoka, plazako frontoian, bihar 16:30ean irekiko dute; etzi 10:00etan eta igandean 11:00etan.
GOIERRIKO LIBURUAK 2022
Narratiba euskaraz
Beasain. Maddi Ane Txoperena, Ez erran inori. Igartza Beka.
Beasain. Mikel Alvarez, Euskalia
Idiazabal. Amaia Telleria, Zuhara, Clionaren kanpaiak
Lazkao. Iker Sancho (itzultz.), Anton Txekhoven 31 ipuin
Legorreta. Betzaida Urtatza, Korapiloak
Ordizia. Irati Garmendia, Patata eta tomatea, tripontzi parea; Tipula eta erremolatxa, hau pagotxa; 27 egunez jira eta buelta; eta Zer du zeruak gure aurka?. Haur literatura.
Ordizia. Patxi Zubizarreta, Zerria
Ormaiztegi. Aitor Azpiazu (itz.), Doryan Grayñ erretratue
Urretxu. Maialen Akizu, Eszenatokia
Narratiba gaztelaniaz
Beasain. Kristina Galarraga: La mirada de Mikel; eta Paula, la aviadora de las estrellas
Beasain. Marcos Huarte, Genesis de una especie
Legazpi. Oier Nuñez, Un verano increible
Legazpi. Mari Romero, Etxetorre goikoa. Donde no existe el olvido
Poesia eta saiakera
Beasain. Ekaitz Goikoetxea, Balio erantzia, aforismoak
Zaldibia. Tere Irastortza, Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten
Ikerlanak – Historia
Beasain. Eraitz Saez de Egilaz eta Lur Albizu. Gureak ere badira. Desira, boterea eta epika
Beasain. Joseba Alonso eta Lemniskata elkartea, Goierri mugarriz mugarri. 6.kaiera
Beasain. M.Dorronsoro, J.Alonso. M.Garcia. Gudugarretako etxeak eta biztanleak
Ezkio. Ezkioko errolda grafikoa
Ezkio. Alvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaia (argazk.), Bi buruko aizkora. Iturbe anaiak aizkoragileak
Ezkio. Maribel Pagola, Ezkiogako Amabirjina
Idiazabal. Le Portier de la Treille, Sebastian Elortza fraidearen biografia
Legazpi. Burdinola, Arkeolan. Urbia eta Altzaniako mortuak
Legazpi. Felix Ibargutxi, Legazpiko bertsolaritza pausoz pauso
Legazpi. Hik Hasi elkartea, Euskal pedagogoa lokatzetan. Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiren arima, A-tik Z-ra
Olaberria. Olargi, Olaberria argazkietan, 1890 – 1970
Ordizia. Jose Miguel Unanue. Blancos y negros. El Trienio Liberal en Ordizia (1820-1823)
Zumarraga. Urola Kirol Elkartea – Gattiken, klubaren 50.urteurrenaz. SD Urola KE. Istorio ederrez jositako historia. Trazos de una bonita historia
Didaktikoak
Gabiria. Ana Santiago eta Lurdes Ulazia, Txokomates, Txokolate zaporeko mate laborategia. Matematika
Segura. Maider Mujika, Hija de la causalidad. Yoga
Urretxu. Aniztasun Mahaia, Sukaldanitzak: aniztasuna lapiko artean. Gastronomia