Ataungo, Lazkaoko eta Segurako euskal liburu eta disko azokak
Abenduaren 16, 17 eta 18an egingo dituzte azokak. Hiru herrietan, produktuek %15eko deskontua izango dute, udalen finantzazioari esker. Lazkaon Goierriko idazleen lanak aurkeztuko dituzte gaurtik asteazkenera.
Abenduaren 16an, 17an eta 18an, Ataungo Herri Antzokian, Lazkaoko plazako frontoian eta Segurako Botikaxaharra lokalean egingo dituzte euskal liburu eta disko azokak. Gaur aurkeztu dute hiru eragileek, Ataungo udaletxean. Lazkaon, gaurtik igandera, Goierri idazleen lanen aurkezpen ekitaldiak egingo dituzte Gerriko liburu-dendan.
Euskarazko argitalpenen eskaintza osoa jarriko dute azoketan. Nobedadeak eta berriak egongo dira, batez ere. Bai aurtengoak, bai iazkoak. Produktu guztiek %15eko deskontua edukiko dute, hiru udalen laguntzari eskerrak.
GOIERRIKO LIBURU ETA DISKO AZOKAK 2022
Ataun
- Ordutegiak: abenduak 16 18:00-19:00; abenduak 17 larunbata 11:00-14:00; abenduak 18 igandea 11:00-14:00.
- Tokia: Herri Antzokian, San Martin auzoa.
Lazkao
- Ordutegiak: abenduak 16 ostirala 16:30-20:00, abenduak 17 larunbata 10:00-14:00, eta abenduak 18 igandea 11:00-14:00.
- Tokia: plazako frontoia.
- San Benito ikastolaren bigarren eskuko jostailuen merkatu txikia ere egongo da.
- Ekitaldi osagarriak: Gerrikoren errifaren zozketa (abenduak 16, 19:00), Lazkaoko Musika Bandaren Gabonetako kontzertua (abenduak 16, 19:00), buruhandiak (abenduak 17, 12:00), eta Maider Urretabizkaiaren sormen artistikoko tailerreko ikasleen margoketa eta erakusketa (abenduak 18, 12:30)
- Aurkezpenak: abenduaren 12, 13 eta 14an, Gerriko liburu-dendan, idazle goierritarren aurkezpenak (19:30). Abenduaren 12an Mikel Alvarezen Euskalia eta Iker Sanchoren 31 ipuin; abenduaren 13an, Irati Garmendiaren Patata eta tomatea, tripontzi parea; Tipula eta erremolatxa, hau pagotxa; 27 egunez jira eta buelta; Zer du zeruak gure aurka; eta Amaia Telleria eta Laida Ruizen Zuhara, Clionaren kanpaiak; abenduaren 14an, Lurdes Ulazia eta Ana Santiagoren Txokomates. Txokolate zaporeko mate laborategia.
Segura
- Ordutegiak: abenduak 16 ostirala 18:30-20:00, abenduak 17 larunbata 11:00-14:30 eta 17:00-20:30, eta abenduak 18 igandea 11:00-14:00.
- Tokia: Botikaxaharrean.
- Irekiera ekitaldia: abenduak 16, ostirala, 18:30ean. Udal egutegiaren aurkezpena, argazki lehiaketako sari ematea, Azpilla dantza taldearen saskiaren zozketa, eta herriko korua.













