Derbi Txotx eguna antolatu du Emaneurre Taldeak
Sagardotegian bazkaldu eta gero, Real Sociedad-Athletic partida ikustera joango dira Reale Arenara, urtarrilaren 14an.
Emaneurre Taldeak Derbi Txotx eguna antolatu du urtarrilaren 14rako. Sagardotegian bazkaldu eta Real Sociedad-Athletic partida ikustera joango dira. Eguerditik gauerako plana prestatu dute. 12:30ean irtengo da autobusa Ordiziatik Astigarragara. 13:00ak aldera poteoa egingo dute Astigarragan bertan, eta 14:30ean sagardotegi batean bazkalduko dute. 18:00etan Donostiara abiatuko dira, 21:00etan Realaren eta Athletic-en partida ikusteko, Reale Arenan. 23:30ean itzuliko dira Ordiziara autobusez.
Autobusaren eta sagardotegiko menuaren prezioa 40 eurokoa izango da Emaneurreko bazkide direnentzat, eta 45 euro bazkide ez direnentzat. 605 704 766 zenbakian eman behar dute izena parte hartu nahi dutenek.