Elkartasun Azoka egingo dute igandean, Legorretan
2011tik antolatzen du azoka Legorretako Udaleko Gizarte Ongizate Sailak. Aurten bildutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da.
Legorretako Udaleko Gizarte Ongizate Sailak herritarren laguntzarekin antolatuta, igandean egingo da aurten Elkartasun Azoka, frontoian, 11:00etatik 14:30era. Aurreko urteen antzera, jostailuak, jantziak edota liburuak erosteko aukera izango dute inguratzen direnek. Aurten bildutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da. 2011. urtean antolatu zuten Legorretako Elkartasun Azoka lehenengo aldiz, herriko eragile ezberdinen arteko elkarlanari esker.