Ezkiaga eraberritzeko lanak urtarrilean hasiko direla iragarri du udalak
Obrak sortuko dituen eragozpenak direla eta, Beasaingo Udalak bilera informatiboa egingo du abenduaren 20an interesa duten herritar guztiekin. Murumendi eskolan izango da, 18:30ean.
Beasaingo Udalak iragarri du CAF-eko atariko eraikinak eraitsi eta ubidea zabaltzeko lanak urtarrilean hasiko dituztela. Ura Ur Agentziarkin elkarlanean egingo da. egindako hitza Modu horretan Ezkiaga auzoan Oria ibaiak eragiten duen uholdegarritasun arazoari irtenbidea bilatu nahi dio. Lanen egikaritzea Moyua, Iparragirre eta Jaizubia enpresek osatuko UTEari esleitu zaio eta 22 hilabeteko, eta 6.144.604,47 eurokoa da aurrekontua.
Lan hauek sortuko dituzten eragozpenen inguruan hitz egiteko auzotarrekin bilera egingo du Beasaingo Udalak. Ia bi urte iraungo duten lanaren nondik norakoak eta xehetasunak jakinaraziko zaizkie modu horretan. Datorren abenduaren 20an, arratsaldeko 18:30ean izango da bilera, Murumendi eskolan. Auzotarrei bakarrik ez, gaiaren inguruan interesa duen beste beasaindarrei ere gonbita luzatu die Udalak.
Obren lehen faseak hamar asteko iraupena izango du. Trafikoan eragina du; J. M. Iturrioz kaleko etxebizitzen azterketa, ur-jauziaren eraispena eta CAFeko ataria, zubia eta kaperaren eraispena egitea aurreikusten da.
Eraispenaren ondorioz, eraikinetako hainbat elementu lekuz aldatu edo gordeko direla aurreratu du Beasaingo Udalak.Hala nola, kapera ondoko ezkia eta Amiantorenei eskultura, Joan XXIII kaleko 12. zenbakiaren pareko loratgian kokatuko dira.Azken hori, Amiantoak kaltetutakoen elkartearekin adostu du Udalak.
Lanak eginda, uholdegarritasuna ekiditeaz gain, irisgarritasuna hobetuko dela dio Beasaingo Udalak. Bidegorri mantenduko dute, zirkulazioaren bi noranzkoak berreskuratuko dira bertako trafiko arazoei irtenbidea emanez eta bidearen bi aldeetan espaloi zabalik jarrita. Beasaingo Udalarentzat «Ezkiaga auzoarentzat aurrerapauso bat izango da, zalantzarik gabe ertsonak helburu dituen proiektua a, herritarren eta auzotarren ongizate eta bizi kalitatea hobetu eta aukera berriak ahalbidetuko ditu».
Oinezkoak
Aipatutako eremuan egingo diren lanez gain, hitzarmenean txertatu dute, oinezkoentzako hobekuntzak egingo dituztela ere, J. M. Iturriotz kalea eta Urbietako zubiaren artean geratzen den tartean, ibaiaren aldeko espaloiari zabalera gehiago emateko.
Espaloiaz gain, aparkalekutik datorren bidegurutzea hobetu eta Urbieta eraikineko edukiontzien irisgarritasuna hobetuko da. Bidegorria, espaloiaren kotara igoko dute ere.