Lazkaoko Udalaren aurrekontua gaur onartuko dute
Aurrekontuaz gain, udal lantalde organikoa eta lanpostuen zerrenda aztergai izango dituzte.
Lazkaoko Udalbatzak gaur 18:30ean ezohiko osoko bilkura egingo du. Bi gai dituzte lantzeko: 2023ko udal aurrekontuaren onarpena, eta udal lantalde organikoa eta lanpostuen zerrenda. Ez da galde-erregurik izango, ezohiko izaera duelako.