VII. Nazioarteko Film Labur Lehiaketaren sariak bihar banatuko dituzte
34 herrialdetako 210 lan jaso dituzte aurten; Euskal Herrikoak zazpi dira, eta Goierrikoak bi.
Bihar izango da Giza Eskubideak Herrira 7. Nazioarteko Film Labur Lehiaketaren azken gala eta sari banaketa, Barrena kultur etxeko areto nagusian, 19:00etan. Ordiziako Udalak eta Dar-dar produkzioek antolatutako lehiaketa da. 34 herrialdetako 210 film labur jaso dituzte aurten: Palestina, Mexiko, Brasil, Iran, Australia, Kanada, Afganistan, Peru, Taiwan, Guatemala, Venezuela, Austria edo Norvegiaa, tartean. Euskal Herriko zazpi film labur jaso dituzte, eta Goierrikoak bi.
Biharko azken gala horretan, edizio honetako film labur onenaren saria, sari gaztea eta Goierriko film labur onenaren saria ere banatuko dituzte. Emotio taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du.