Ohorezko Beasain Saria Beasain Kirol Elkarteak jasoko du, epaimahaiak erabakitako Sari Nagusia nork jasoko duen abenduaren 28an Igartzako jauregian egingo den galan emango dute ezagutzera. Emakumezko kirolariaren saria Elena Calvillo mendi lasterkariak jasoko du, eta gizonezko kirolariarena Ekain Imaz errugbi jokalariak.
Eskoziar aireak dituen Ness denda erreferente bihurtu da emakumeen arropa salmentaren munduan. Esti Garcia Sanchezek (Ordizia, 1976) ireki zuen denda duela 22 urte jaioterrian, eta gaur ere tinko eusten dio hasieratik gertuko marken alde egin zuen hautuari. Azken aldian, sortzaileak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen die bezeroei, aldiro-aldiro antolatzen dituen ekitaldiei esker.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Departamentuak 2022ko deialdian banatuko dituen 700.000 euroetatik 190.000 iritsiko dira Goierrira.
Kooperatiba taldeko bazkideen %80,52k eman dute korporazioa uztearen aldeko botua.
Urtarrilaren 6ra arte egongo dira piztuta. Lanak Maykolux S.L. enpresak egingo ditu eta inbertsioa 45.559 eurokoa izango da.
Barrena Jauregian egin zen aurkezpen ekitaldia, asteazken arratsaldean.
Bihar jokatuko da txapelketa, Zaragozan, Espainiako Urpeko Aktibitateen Federazioak antolatuta. Estatu mailako igerilari nabarmenduenek parte hartuko dute.
Liburua aurkezpenean bertan erosi ahal izango da, eta gero herriko liburu dendetan egongo da salgai.
Gizarte Zerbitzuetan diru hornidura %25 haziko dela nabarmendu du udal gobernuak. Inbertsioetarako ia milioi bat euro bideratuko dituzte. Oposizioak aurkako botoa eman du, "parte-hartze falta" izan dela egotzita.
Alaia Martin, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Iker Zubeldia eta Odei Lopez ariko dira bertsotan Legorretako Herri Antzokian, 22:30ean. Sarrerak udaletxean eskuratu daitezke, 5 euroan.
Hilaren 29an egingo dute jaialdia, Urbeltz pilotalekuan, 'Munduari bira' izenburupean. Txartelak Kultur Etxean jaso beharko dira astelehenetik aurrera.
Loinatz basilikan izango da emanaldia, igandean, 19:00etan.
Martxoaren 7ra arte izango dira saioak, Gimnasio Txikian. "Emakumeentzako sormen eta zaintza espazio bat" izango da.
«Urte askoan udal gobernuek, udal langileek eta herritarrek egindako lanari esker» lortu dela, eta denak zoriondu ditu Ataungo Udalak.
Egutegia osatzeko deialdian hamasei herritarrek hartu dute parte, 74 argazki aurkeztuz denera. Garbiñe Etxeberriak irabazi du parte hartzaileen artean zozkatutako otarra.