Goierriko sei udalerrik jasoko dituzte bidegorriak egiteko diru laguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Departamentuak 2022ko deialdian banatuko dituen 700.000 euroetatik 190.000 iritsiko dira Goierrira.

Juanastegiko bidegorriko obrak, aurtengo otsailean, Legazpin. Argazkia. Tere Madinabeitia

Aramako, Ezkio-Itsasoko, Idiazabalgo, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek bidegorri egiteko diru laguntzak jasoko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Departamentutik. ‘Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikleten Bideen Udal Sarea garatzeko programa’-ra 702.870.83 euro bideratu ditu diputazioak, eta kopuru horren laurdena baino zerbait gehixeago iritsiko da Goierrira: 191.245,7 euro.

Diru lagun horiek helburua herriko bakoitzetik pasatzen diren bidegorriak hobetzea, luzatzea edo konexioak optimizatzea da. «Pozten gara deialdiak arrakasta izana, eta udalerri eskatzaileei erantzuteko hasiera batean jarritako 500.000 euroei beste 200.000 euro gehitu dizkiegu», adierazi du Rafaela Romero mugikortasun diputatuak.

Aramako Udala

  • GI-2131 errepidean bidegorri zati bat egokitzeko proiektua. 6.231,50 euro

Ezkio-Itsasoko Udala

  • Errota-Eitzaga bidegorriaren 1. fasea, Errota-Biribilgunea. 100.000 euro

Idiazabalgo Udala

  • Beasain-Idiazabal bidegorriaren Idiazabalgo adarraren aurreproiektua idaztea. 13.915,00 euro

Legazpiko Udala

  • Bidegorria Juanastegi kalean. 48.339,10 euro

Urretxuko Udala

  • Beilatokiaren aurrean bidegorriaren zoladura berritzeko lanak. 7.514,10 euro

Zumarragako Udala

  • GI-2632 errepideko zeharbidea hobetzeko proiektua aldatzea, bizikleta-bide bat sartzeko. 15.246,00 euro

 

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa