Legazpiko San Silvestre lasterketarako izen-ematea zabalik dago
Bakarka edo bikoteka parte hartu daiteke. 250 lasterkari onartuko dira bakarrik.
2019ko lasterketaren sari-banaketa Legazpiko San Silbestre lasterketaren hirugarren edizioa prest dago. Bi urteko etenaren ondoren, abenduaren 31n jokatuko da, 17:15ean hasita eta Kale Nagusitik abiatuta. Izena eman daiteke dagoeneko www.rockthesport.com webgunean. 250 lasterkarirentzako tokia dago.
Izen-ematea bakarka (6 euro) edo bikoteka (12 euro) egin daiteke. Partaide bakoitzarentzat oparia izango da, eta lehen sailkatuentzat sariak. Gainera, beste sari bat izango da mozorro onenarentzat.













