Biodantza ikastaroan izena emateko azken eguna bihar izango da
LEGORRETA // Emakumeak Mugimenduan biodantza ikastaroa egingo da urtarrilaren 17tik martxoaren 7ra, asteartetan, 19:00etatik 20:30era, Gimnasio Txikian. Dantza mugimendu terapian oinarritutako zortzi saio izango dira. Izena emateko azken eguna bihar da (berdintasuna@legorreta. eus). 70 eurokoa da kuota. Emakumeentzako sormen eta zaintza espazioa izango da.













