AGENDA. Eguberrietako ekitaldiak herriz herri
Tradizioko ekitaldiak, kultur arlokoak, kiroletakoak... Asko eta asko dira datozen egunetan Goierrin egingo diren ekitaldiak.
ATAUN
- Abenduak 24. Olentzeroren eta Maridomingiren etorrera. San Gregorioko plazan, 18:00etan.
- Abenduak 30. Mus txapelketa, Torto Gazte Asanbladak antolatuta.
- Abenduak 31. Etxerat elkartearen Gabonetako saskiaren zozketa. Troskaeta tabernan, 12:00etan.
- Urtarrilak 5. Herriko gazteen bertso bazkaria, Torto Gazte Asanbladak antolatuta.
ARAMA
- Abenduak 23. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, 18:00etan.
- Abenduak 24. Kantu eskea herrian zehar, 9:30ean. Lortzen den dirua Aspanogi elkartearentzat izango da.
- Abenduak 27. Bizikleta proba eta jolasak ume eta gazteentzat, 15:30ean.
- Abenduak 28. Gaztetxoentzako film emanaldia, 17:00etan, Iriarte aretoan.
- Abenduak 30. Makedo tailerra, 17:00etatik 19:00etara, Iriarte aretoan.
- Urtarrilak 3. Txiki Ion Martinezen bakarrizketa. 40 urte eta aldapan behera niek. 18:00etan, Iriarte aretoan.
BEASAIN
- Abenduak 23. Loinaz musika eskolako ikasleen Eguberri kontzertua Loinazko San Martin plazapean, 18:30ean.
- Abenduak 24. Olentzero eta Mari Domingi ongi etorria Loinazko San Martin plazan (12:00). Gabon eskea Zapatariko errotondatik (18:30)
- Abenduak 26. Amarauna dantza taldearen saioa Erauskin plazan, 18:00etan.
- Abenduak 27. Txu-Txu trena (10:00); Sortu dezagun musika soinuak erabiliz tailerra Usurbe antzokian (12:00); Gau Laburra film laburren emanaldia Usurbe antzokian (19:00 eta 21:30).
- Abenduak 28. Saskibaloi selekzioen topaketa Antzizarren (09:00); Txu-Txu trena (10:00); Haurrentzako puzgarriak eta jolasak Gernika pasealekuko frontoian (11:00-14:00 eta 16:00-19:30); Gabonetako erakusleihoen lehiaketa eta aurten erretiratuko diren merkatariei omenaldia udaletxean (15:30); Kirol sarien banaketa ekitaldia Igartzako jauregian (19:00).
- Abenduak 29. Saskibaloi selekzioen topaketa Antzizarren (09:00); Gabonetako Lurralde arteko Kadete Mutilen selekzioen txapelketa Loinatzen (11:00); Haurrentzako puzgarriak eta jolasak Gernika pasealekuko frontoian (11:00-14:00 eta 16:00-19:30).
- Abenduak 30. Hortzmuga teatroaren Bidearen amaieran antzezlana Bideluze plazan, 18:00etan.
- Abenduak 31. Mendi irteera Txindokira (08:00); San Silvestre Txiki solidarioa (10:00); San Silvestre krosa (12:00).
- Urtarrilak 3. 3×3 saskibaloi txapelketa Antzizarren (15:00)
- Urtarrilak 4. Kimikari tailerra Loinazko San Martin plazapean (10:00-13:00); Infantil Txiki mailako 38. Real Sociedad Txapelketa Igartza futbol zelaian (15:30-20:00).
- Urtarrilak 5. Erregeen etorrera Loinazko San Martin plazan (12:00); Erregeen desfilea Igartzatik plazara (18:15)
EZKIO-ITSASO
- Abenduak 24. Itsasoko herritar taldea Itsasoko baserrietan etxez etxe kantuan, 09:00etan hasita. Ezkioko herritar taldea Ezkioko baserrietan eta etxeetan kantuan.
- Abenduaren 26tik 30era. Patinaje ikastaroa. Bi talde: 16:00-17:30 hasi berrientzat, eta 17:30-19:00 ibilitakoentzat. Izen-ematea: haurrak 30 euro, helduak 50 euro (abenduaren 17ra arte, udaletxean).
- Abenduak 31. Ezkioko Kaiola pilota txapelketa, herriko pilota eskolako haurren erakustaldiak. Ezkioko pilotalekuan, 11:00etan.
- Urtarrilak 4. Gabonak baserrian Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra, material berrerabilgarriekin. Igartubeiti baserri-museoan, 17:00etan.
GABIRIA
- Abenduak 24. Taldeak kantu eskean baserriz baserri. Osinalde elkartekoak 08:00etan, Balentzategi herri eskolakoak 10:30etik 13:00etara kaskoan, Aztiriko taldea 08:30ean Aztirian goizean zehar.
IDIAZABAL
- Abenduak 23. Bertso jaialdia, Guraso Elkartean (18:30). German Urteaga, Iker Zubeldia, Aratz Igartzabal, Maddi Aiestaran, Iban Urdangarin eta Eneko Araiztegi.
- Abenduak 24. Gabon eskea goizean zehar herriko kaleetan.
- Abenduak 29 eta 30. Haur parkea Igarondoko pilotalekuan (11:00-13:00-16:00-19:00)
- Abenduak 30. Neomak taldearen kontzertua, ezlizan (22:00). Sarrerak agortuta.
- Urtarrilak 1. Ardo partizioa txistulariek alaituta, Arkupean (19:00).
- Urtarrilak 5. Gabonetako sorkuntza lanen sari banaketa, udaletxean (12:30); Erregeen desfilea (18:00).
LAZKAO
- Abenduak 23. Kantaka abesbatzaren Gabonetako kontzertua. Santa Ana monasterioan, 20:15ean.
- Abenduak 24. San Benito ikastolako ikasle taldeak kantuan. Goizean, kalean; Olentzerori gutuna uzteko saskia, eguerdira arte, udaletxe atarian; Olentzeroren eta Maridomingiren kalejira, 17:00etan hasita herrian barrena, eta harrera plazan.
- Abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra. Lemniskata zientzia elkartearen Goierri, mugarriz mugarri erakusketa, Joseba Alonsok landua. Kultur etxeko erakusketa aretoan.
- Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra. Gabonetako aisialdi zerbitzua. Areria antzokiko sotoan, 10:00etatik 13:00etara (HH3tik LH6ra arteko haurrentzat).
- Abenduaren 27tik 29ra. Haurren Gabonetako jolas parkea. Barandiaran kiroldegian, 11:00-13:30 eta 16:30-19:00. Sarrera doan.
- Abenduak 29. Deabru Beltzak taldearen Su danborrak ikuskizun ibiltaria, Su A Feu taldearekin. Plazan, 20:00etan.
- Abenduak 31. X. San Silbestre-Eñaut Aldanondoren Oroimeneko kros herrikoiak, Tri-Antzar taldeak antolatuta. Haurrak 11:30ean, helduak (14 urtetik gora) 12:30ean. Izen-ematea: abenduaren 29ra arte doan; 30ean eta 31n 10 euro.
- Urtarrilak 4. Easo ahots mistoen gazte abesbatzaren kontzertua. Areria antzokian, 17:00etan. Sarrera 3 euro (lazkao.eus-en).
- Urtarrilak 5. Hiru Erregeen desfilea. 17:30ean, kaleetan.
- Urtarrilak 8. Astotxo Eguna. 09:00etan, asto diana, plazatik abiatuta kalean. 11:00etan, Enkarterri asto arrazaren erakusketa, lehiaketa eta kalifikazio ofiziala. 13:00etan, Gipuzkoako 22. Enkarterri Astoaren Lehiaketa. Plazan.
- Urtarrilak 8. Goazen 9.0 musika-antzerki ikuskizuna. Arerian, bi saio: 17:00etan eta 19:00etan.
LEGAZPI
- Abenduak 24. Brinkola auzoan, Armuño elkartetik abiatuta, kantu eskea baserriz baserri, 15:00etan abiatuta. Olentzero eta Mari Domingiri harrera, Goierri tabernan, 18:00etan. Ondoren, Gernika enparantzaraino kalejira, eta 19:30ean, agur kanta.
- Abenduak 25. Goiz Deia txistulari taldearen kalejira herriguneko kaleetan (09:00).
- Abenduak 27. Bi ipuin pailazo ikuskizuna Tomaxen abenturak taldearekin Latxartegi aretoan (18:00).
- Abenduak 28. Magia ikuskizuna Latxartegi aretoan (18:00).
- Abenduak 29. Korosti dantza taldearen Gabon jaialdia, Urbeltz pilotalekuan (18:30).
- Abenduak 29 eta 30. Txu-Txu trena (10:30-14:00 eta 16:00-19:30)
- Abenduak 31. Goiz Deia txistulari taldearen emanaldia Kale Nagusian (13:00); San Silvestre lasterketa (17:00).
- Urtarrilaren 2tik 4ra. Haur parkea Azokan eta Urbeltz pilotalekuan.
- Urtarrilak 4. Erregeentzako gutun bilketa, Azokan (18:00-19:30).
- Urtarrilak 5. Errege desfilea. 18:30ean abiatuko da Bikuña kiroldegitik
LEGORRETA
- Abenduak 23. Bertso saioa, 22:30ean Herri Antzokian.
- Abenduak 24. Olentzeroren etorrera. 10:30ean Ugaro eskolako haurrak kantuan. 17:30ean, opari banaketa. 10:00etatik 18:00etara presoen aldeko eskea. 12:30ean Elekun abesbatza kantari.
- Abenduak 27. Ikusezinak, erbesteratuen haurrak liburuaren aurkezpena Miren Azkarate idazlearekin, Aldapa Haundi elkartean, 19:00etan.
- Abenduak 28. Perli & Koxkoloren Abentura zirraragarria ipuin kontaketa, 7 urte arteko haurrentzat, Kultur Etxean, 18:00etan.
- Abenduak 30. Bertso dramatizatuak. Erre. Aldarri bat bertsoz emanaldia. Aner Peritz, Oihana Arana, Haizea Arana eta Leire Vargasekin. Herri Antzokian, 19:00etan. Doan.
- Abenduak 30. Marranita txapelketa. 23:00etan, Aldapa Haundi elkartean.
- Abenduak 31. San Silvestre krosa. 12:00etan.
- Urtarrilak 4. Potx eta Lotx pailazoen Aireportuan emanaldia. Herri Antzokian, 18:00etan.
ORDIZIA
- Abenduak 24. Herriko abesbatzek eta ikastetxeetako ikasleek kaleak alaituko dituzte kantuan. Nikolas Lekuona plazan, Euskalphotocalla, baserritar jantziekin argazkiak atera, pintxoak eta kale animazioa (12:00); Olentzero eta Mari Domingi plazan (antzerkia eta muxu ematea, 12:00); Olentzero eta Mari Domingiren desfilea, dantzari txistulari eta trikitilariek lagunduta (17:30).
- Abenduak 25. Ordiziako Musika Bandaren diana (10:30); Musika Bandaren kontzertua, plazan (13:00).
- Abenduak 27. XII. Gabonetako alebin txapelketa: Ordizia K.E., Beasain K.E., Zarautz K.E., U.D. Aretxabaleta, Tolosa C.F., Real Sociedad, Altamiran (10:00).
- Abenduak 28: Eguberrietako aparteko azoka.
- Abenduak 29. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Urteak bete, abenturak bizi emanaldia. 16:00etan eta 18:30ean, Majorin.
- Abenduak 30. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko 8 finalistekin bertso saioa, 17:00etan, Majorin.
- Abenduak 31. San Silvestreak (17:00); Kattalin, Musika Bandarekin urteari agur esateko (19:30)
- Urtarrilak 2-3-4. Haur parkea pilotalekuan, goizez eta arratsaldez.
- Urtarrilak 5. Erregeen desfilea, Altamiratik abiatuta (18:30).
- Urtarrilak 6. Ordiziako Txistularien diana.
ORMAIZTEGI
- Abenduak 24. Ormaiztegiar taldearekin baserriz baserri kantu eskean. Pionetik abiatuta, 09:00etan; Gabon kantak abestera, kalean. Zubipe kiroldegitik abiatuta, 11:30ean; Olentzeroren eta Maridomingiren etorrera, eta gaztaina jana. Plazan, (18:30); Gabon abestien kantaldia, eliza-atarian eta plazan (20:00).
- Abenduaren 27tik 29ra eta urtarrilaren 3an eta 4an. Gabonetako tailerrak, Zumalakarregi Museoan, 11:00etatik 13:00etara. Izen-ematea: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Abenduak 28. Jolas parkea. Zubipe kiroldegian, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00.
- Urtarrilak 4. Euskal mitologiaren jolasak. Zubipe kiroldegian, 16:00etatik 19:00etara.
- Urtarrilak 4. Alaine Agirreren Karena liburuaren aurkezpena. Gizarte-etxeko aretoan, 18:30ean.
- Urtarrilak 5. Hiru Erregeen desfilea. Mendizabaldik abiatuta, 18:00etan.
- Urtarrilak 8. Ormaiztegiko 51. Ziklo-kros sari nagusia. 09:30ean kadeteak, 10:30ean juniorrak eta junior-elite neskak, 11:30ean master 30-40-50, 12:30ean eliteak eta 23 urtepekoak. San Andres herri eskolako Guraso Elkarteak txistor pintxoak salduko ditu, Gabirialde kalean.
SEGURA
- Abenduak 24. 18:00etan, Lastalan piztuko den suak iragarriko du Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, eta Madalenan harrera egingo diete herritarrek. Plazan, haur jaioberriei ongi etorria eta Azpilla Dantza Taldearen eta koruaren emanaldia.
- Abenduak 25. Herriko txistularien alborada herrian zehar.
- Abenduak 31. Aizkorrira mendi irteera (08:00); Santa Barbarara mendi irteera (09:00)
URRETXU
- Abenduak 24. Kantu eskea Urretxu-Zumarragan zehar, 9:30ean. Lortzen den dirua Aspanogi elkartearentzat izango da; Goiargi abesbatzaren kalejira Urretxu-Zumarragako kaleetan (18:00); Eguberri, eguzki berri jaia, 18:30ean hasita.
- Abenduak 31. San Silvestre krosa (16:30).
- Urtarrilaren 2tik 4ra. Gabonetako haur parkea, Ederrena pilotalekuan.
- Urtarrilaren 3an eta 4an. Gabonetako Gazteentzako parkea, Pagoeta gune soziokulturalean.
ZALDIBIA
- Abenduak 24. Zaldibiar taldea kantu eskean baserriz baserri, presoen alde. 08:00etan hasita.
- Abenduak 27. Ipurbeltz antzezlana, Herri Antzokian (11:30)
- Abenduaren 27, 28 eta urtarrilaren 3, 4 eta 5. Haurrentzako jarduerak eta jolasak, Resti frontoian, Kimuenean, Zubi-Buru elkartean edo Herri Antzokian.
- Abenduak 31. Zaldibiako Gazte Asanbladaren ekitaldiak: 09:30ean, mendi martxa, plazatik abiatuta; 16:30ean, ume jolasak; 18:30ean, pintxo-potea, plazan.
- Urtarrilak 3. Bubble Balls, Resti pilotalekuan (11:00-13:00 LH / 16:00-18:00 DBH)
- Urtarrilaren 3an eta 4an. Oiduegira irteera, Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta.
ZEGAMA
- Abenduak 24. 11:00etan, herriko haurrak gabon kantak abesten ibiliko dira kaleetan zehar, Olaran auzotik abiatuta. Gazte Herexakoek bazkaria egingo dute eskolako patioan eta, ondoren, baserriz baserri ibiliko dira kantuan. 18:00etan Olentzerorekin gabon eskea, olaran auzotik irtenda, herrigunean.
- Abenduak 25. Eguberri eguneko meza, Orkatz abesbatzarekin (13:00).
- Abenduak 27. Ameli eta Xirrikituen jostuna ipuin kontaketa (16:30 HH / 17:15 LH).
- Abenduak 31. Aizkorrira mendi irteera (08:00); Zegama X. San Silvestre proba (17:30); Gaztaina jana plazan euskal preso eta iheslariak gogoan (19:30).
- Urtarrilak 1. Urteberriko meza.
- Urtarrilak 5. Erregeen desfilea.
ZERAIN
- Abenduak 24. 8:45ean, autobus geltokian elkartuko dira kantu eskerako; 19:00etan, plazan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Dantzekin eta Uharka abesbatzarekin. Basarte Gurasoak antolatuta, kantu eskea toki eta ordu ezberdinetan: 9:30ean plazan, 10:30ean Ostatuko plazan, 11:30ean Hirukate auzoan, 12:30ean parkean eta 13:30ean Mandio parean.
- Urtarrilaren 6ra arte. XIX. Mendeko Brunet bilduma argazki zaharren erakusketa.
ZUMARRAGA
- Abenduak 24. Kantu eskea Urretxu-Zumarragan zehar, 9:30ean. Lortzen den dirua Aspanogi elkartearentzat izango da; Goiargi abesbatzaren kalejira Urretxu-Zumarragako kalaetan (18:00); Eguberri, eguzki berri jaia, 18:30ean hasita.
- Abenduak 30. Jon Maiaren Kantu bat gara musika emanaldia Zelai Arizti aretoan (20:15).
- Abenduak 31. San Silvestre krosa (16:30).
- Urtarrilaren 2tik 4ra. Gabonetako haur parkea, Ederrena pilotalekuan.