'eRRe. Aldarri bat bertsoz' emanaldia izango da abenduaren 30ean, Herri Antzokian
Aner Peritz, Oihana Arana, Haizea Arana eta Leire Vargas izango dira antzeztoki gainean. Doakoa izango da.

eRRe. Aldarri bat bertsoz bertso dramatizatuen emanaldia izango da ostiralean, abenduaren 30ean, Legorretako Herri Antzokian. Doakoa da eta 19:00etan hasiko da. Lanku kultur zerbitzuak-en ekoizpena da. Edurne Azkaratek egin ditu zuzendaritza lanak eta Aner Peritzek, Oihana Aranak, Haizea Aranak eta Leire Vargasek gorpuzten dute ikuskizuna antzeztoki gainean. Antzerkiaren, bertso-paperen, ipuin kontaketaren eta poesiaren bidez, genero ikuspegia ardatz hartuta, dualismoak izango dituzte hizpide.