Goieniz zine klubaren film laburren gala
XXI. Beasaingo Film Laburren emanaldia egingo dute abenduaren 27an Beasaingo Usurbe antzokian, bi saiotan banatuta.
Zinema zaleek estatu mailako zenbait film labur ikusteko aukera izango dute Beasainen. Goieniz Zine klubak Gau Laburra XXI. Beasaingo Film Laburren emanaldia antolatu du astearterako, abenduaren 27rako.
Emanaldian, 14 film labur aurkeztuko dira, bi saiotan banatuta. Lehena, 19:00etan hasiko da, eta bigarrena, aldiz, 21:30ean. Aurretik erabakita egongo diren Epaimahaiaren Sariaz eta K Sariez gain, ikuslegoak bozkatzeko aukera izango du emanaldiaren ondoren. Hala, Publikoaren saria ebatziko dute. 19:00etan izango da, Usurbe Antzokian.