'Ikusezinak, erbesteratuen haurrak' liburua aurkeztuko du Miren Azkaratek asteartean
Aldapa Haundi elkartean izango da, 19:00etan. Euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben bizitzaren berri ematen du liburuan.

Ikusezinak, erbesteratuen haurrak liburua aurkeztuko du Miren Azkaratek asteartean, abenduaren 27an, Legorretako Aldapa Haundi elkartean. 19:00etan izango da. Euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben bizitzan oinarritutako sormen lana da, kazetaritza-literaturaren bidez egina. Zortzi testigantza jaso ditu lana ontzeko.