Jon Maiaren 'Kantu bat gara' kontzertu solidarioa Zumarragan
Gaixotasun arraroen ikerketaren aldeko emanaldia izango da. Abenduaren 30ean da saioa, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
Jon Maiak Zelai Arizti aretoan (20:15) eskainiko duen Kantu bat gara ikuskizunak kutsu solidarioa izango du. Sarrerak 10 euroan daude salgai. Maiak abesti ugari idatzi ditu, eta emanaldi honetan abesti ezagunenen bertsioak eskainiko ditu, maila handiko musikariz lagunduta. «Kontzertu bat baino gehiago» izango da.