Sormena, indarkeria matxistaren aurka
Bideoak sortu behar ziren, Interneten eta sare sozialetan zabaltzeko modukoak. Guztira hamalau lan jaso dituzte, denak ere San Benito ikastolako ikasleek ekoitzitakoak.
Lazkaon astelehenean banatu zituzten indarkeria matxista gaitzesteko sormen lehiaketako sariak. Bideoak sortu behar ziren, Interneten eta sare sozialetan zabaltzeko modukoak. Lazkaoko Udalak antolatu du lehiaketa, aurten inguruko beste udalerrien lankidetzarik gabe, eta horrenbestez Lazkaon bakarrik garatu da. Guztira hamalau lan jaso dituzte, denak ere ikastolako ikasleek ekoitzitakoak.