‘Antolatu ta Borrokatu’ jaialdia Ordiziako Gaztetxean
Hirugarren edizioa du musika jaialdia honek. Sei taldek joko dute bihar, 18:00etan hasita.
Antolatu ta Borrokatu jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute Ordiziako Gaztetxean, bihar, gazte asanbladak antolatuta. Pandemia dela eta, azken bi urteetan ezin izan dute jaialdia antolatu. Aurtengoa hirugarrena dute. 18:00etan hasiko da. Sei musika taldek parte hartuko dute: Mehatxuka, Arroite, Inguma, Coast Rebels, Haren eta Berandu Baino Lehen. Jaialdirako sarrerak eskuratu nahi dutenek Gaztetxearen Instagramera mezu pribatu bat idatzi behar dute. Sarrerak 5 euro balio du.