Entrenatzaile izateko, euskaraz
World Rugbyko L1 entrenatzaile ikastaroa egin dute Ordiziako Altamira zelaian, euskara hutsean.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/01/2023-01-04-p004_f02-1200x784.jpg)
Abenduaren 27an eta 28an, World Rugbyko L1 entrenatzaile ikastaroa egin zen Ordiziako Altamira zelaian. 25 parte-hartzaile izan ziren. Euskara hutsean egin zen, Iñigo Marotiasen eta Mario Barandiaranen zuzendaritzapean eta Josemi Galdos Euskal Federazioko zuzendari teknikoaren babespean.