Oianguko palistak, nagusi
Azeari Andonegi eta Xabier Naldaiz Gipuzkoako txapeldun izan dira 2. mailan, pala motzean.
Abenduaren 30ean Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko finalak jokatu ziren Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Nagusien 2. mailan, Oiangu2ko Azeari Andonegi eta Xabier Naldaiz bikoteak irabazi zuen finala, Gaztelekuko Xabier Alkortaren eta Koldo Ponceren aurka, 40 eta 25.